ERRESISTENTZIA
Posted by ESPETXEAK APURTU | Posted in aberria, harresi | Posted on 6:48
0
Hurrengo olerkia Joseba Sarrionandiak egindako kartzelaren inguruko olerki sortatik aterata dago "gartzelako poemak". Sarrionandia kartzelan egon ostean bere bizipenak islatzen ditu; erresistentzia olerki honetan beste olerki guztietan bezala.
Arroz salda, tabako, desinfektante,
zerrailen gurin usaina.
Harresiak, harresiak, harresiak, ortze urdin
hori ere ez da beste harresi bat baizik.
Nork hausten ditu kristal botilak, harresien
gainean kristalezko haginak ereiteko?
Akaso ia ez gara albistea, aspaldian amataturiko
sutearen hondarra baizik.
Aberria zer hurrin eta zer ezdeus;
izarrak akiturik gure leihoetan.
Barruan dugun mundua ez da kabitzen
barruan gaituen gelan.
Harrigarria da hemen kurloien begira
gerla sufritzen dugula
eta, patioaren alde batetik bestera paseatuaz,
gerla ematen dugula.
JOSEBA SARRIONANDIA
Arroz salda, tabako, desinfektante,
zerrailen gurin usaina.
Harresiak, harresiak, harresiak, ortze urdin
hori ere ez da beste harresi bat baizik.
Nork hausten ditu kristal botilak, harresien
gainean kristalezko haginak ereiteko?
Akaso ia ez gara albistea, aspaldian amataturiko
sutearen hondarra baizik.
Aberria zer hurrin eta zer ezdeus;
izarrak akiturik gure leihoetan.
Barruan dugun mundua ez da kabitzen
barruan gaituen gelan.
Harrigarria da hemen kurloien begira
gerla sufritzen dugula
eta, patioaren alde batetik bestera paseatuaz,
gerla ematen dugula.
JOSEBA SARRIONANDIA