ERRESISTENTZIA

Posted by ESPETXEAK APURTU | Posted in , | Posted on 6:48

0

Hurrengo olerkia Joseba Sarrionandiak egindako kartzelaren inguruko olerki sortatik aterata dago "gartzelako poemak". Sarrionandia kartzelan egon ostean bere bizipenak islatzen ditu; erresistentzia olerki honetan beste olerki guztietan bezala.



Arroz salda, tabako, desinfektante,

zerrailen gurin usaina.



Harresiak, harresiak, harresiak, ortze urdin

hori ere ez da beste harresi bat baizik.



Nork hausten ditu kristal botilak, harresien

gainean kristalezko haginak ereiteko?



Akaso ia ez gara albistea, aspaldian amataturiko

sutearen hondarra baizik.



Aberria zer hurrin eta zer ezdeus;

izarrak akiturik gure leihoetan.



Barruan dugun mundua ez da kabitzen

barruan gaituen gelan.



Harrigarria da hemen kurloien begira

gerla sufritzen dugula



eta, patioaren alde batetik bestera paseatuaz,

gerla ematen dugula.



JOSEBA SARRIONANDIA

Hausnarketa

Posted by ESPETXEAK APURTU | Posted in , , , | Posted on 9:27

0

Gaur egun kokatzen garen gizartean informazioa dugu arlo garrantzitsua, izan ere informazio edo jakintzaren gizartea dela esan ohi dute. Azkeneko berrikuntzaren artean web2.0 kokatzen da, web1.0rekin konparatuz iraultza teknologiko baten aurrean gaude, edo beste era batera esanda “gizarteko iraultza”.

Aurrera pausu hauen aurrean goraipatzekoa da pertsonen papera, jasotzaile soilak izatetik pertsonak subjektu aktiboak bihurtu dira; sortzaileak, iritziak plazaratzeko aukera dute. Ideien sortzaile, bakoitzak nahi duenaren inguruan askatasunez hitz egin dezake.
Baina alde positiboak aparte web2.0 baditu bere alde negatiboak ere. Izan ere, internetek baditu beste helburu batzuk kontutan, gaur egungo gizartea kontrolatzeko beste erreminta bat da. Edozer gauza sarean uzteko datu ugari utzi behar dira, datu horiek datu pertsonalez osaturik daude eta ez gara konturatu egiten jartzen dugun guztia erabilgarriak izan daitezkeela eta arazoak ekar ditzaketela. Zerbitzu honen jabe diren enpresen, elkarte,…menpe gaude, egungo sistema kapitalistaren barne. Eta aurretik esan bezala erabiltzaile guztion informazio pertsonal askoren ( edo hobeto esanda larregiren) jabe dira; erabiltzaile askoren bitartez, modan jartzen direnak( messenger-a, fotolog,…). Eta bertan argitaratzen diren testu, argazki, irudi,… guztiak eskura dituzte.

Azkenik, aipatu beharra dago teknologia berri hauek gizarteko pertsonen arteko harremanetan sortzen ari diren oztopoak. Gazteon kasuan adibide argiena izanik, elkarren arteko harremanak bakoitza bere etxetik ordenagailu baten aurrean izaten dituzte, eta horrela komunikazio eta harreman zuzenak galtzera darama. Nire galdera: aurrera pausua edo atzera pausua dugu hau pertsonen arteko harremanetan?

askatasun debekua

Posted by ESPETXEAK APURTU | Posted in , , , | Posted on 2:07

0

Espetxeak, ziegak, txaboloak, kartzelak,....edonola deitu ere askatasuna debekatzen dituztenen erraminta erraza dugu, askatasunaren kontrako espazio iluna. Presoen askatasuna debekatzeaz aparte, badaude horren eraginez sufritzen dituzten ama, alaba, iloba, lagunak..... preso bakoitzaren ingurukoek bizi dituzten egoera latzak.



Iep, hau proba bat da