KONTZEPTU EZBERDINEN AZALPENA

Posted by ESPETXEAK APURTU | Posted in , , , , | Posted on 8:21

Orain arte eskegi ditudan gauza gehienak klasean egin behar genituen lan ezberdinen aurkezpena izan da. Horregatik orain arteko albisteak ez datoz bat bitakora honetan lantzen den gaiarekin, baina lanak bukatu ostean gaian sakontzeko garaia heldu da; horretarako Kontzeptu ezberdinen azalpenekin hastea bururatu zait.


Behin epaituta eta Kondenatuta gauza asko gerta liteke. Kondena 2 urtekoa (edo gutxiago) bada eta ez baduzu inolako aurrekaririk ez zara kartzelan sartuko. Hala ere, kondena handiagoa bada bai. Behin barruan egonda, bi hilabetetan (gutxi gorabehera) egoki dizuten gradua jakinaraziko dizute; momentu honetan kartzelako bizitza berdin jarraitu edo alda liteke.

Hauek dira Españako kartzeletan existitzen diren gradu desberdinak:

1.GRADUA (REGIMEN CERRADO)

Hau soilik aplikatzen da oso arriskutsutzat jotzen diren presoei eta isolamendu moduluetan barneratuko zaie, kartzelako bizitza normala ezin disfrutatuz. Ziegetan egunero 22 ordu emango dituzte, soilik bi orduko irteerak izanez eta hauek bakarka izango dira. Ezin izango dute kartzelako ekintzetan parte hartu beste presoak bezala eta beraien komunikazioak (bis a bisak, kristalekoak, telefonoz, …) bigilatuak izango dira.

2.GRADUA (ORDINARIO)

Españan preso gehienak duen gradua da. Honetan kartzelako bizitza normala eramaten da; nahiz eta liskarrak sortu eta egun batzuk isolamendura eraman normalean ez dute gradua galtzen.
Gehienetan 2. gradutik 3.nera pasatzeko jarrera egokiarekin eta kondena erdia beteta edukita lor daiteke.

3.GRADUA (REGIMEN ABIERTO)

Nahiz eta penitentziako legeak esan kondena jaso bezain laster gradu honetaz disfruta dezakezula kasu batzuetan, errealitatean ez da betetzen kondena erdia beteta eduki arte. Soilik egoera batzuetan (politikoak, pertsonai batzuk erlazio onekin, gaixotasun larriak dituzten presoak, drogamenpekotasun tratamenduan daudenak …) betetzen da hau.
Gradu hau lortu bezain laster lehenengo astean (eta dagokien zentroan sartu ostean) goiz guztiak zentroan emango dira; dagokien psikologo, hezitzaile, gizarte-laguntzaile eta medikuarekin hitz egiten.
Ezinbestekoa izango da aste horretan (edo hurrengoetan) lan kontratua lortzea (normalean bai senide, bai lagun edo dena delakoaren bidez) bestela ezin izango dute egunean zehar zentrotik irten. Kasu honetan (atzerritarrak dira egoera honetan topatzen diren gehienak) zentroan lan edo ikasgai desberdinak burutuko dituzte.
Behin kontratua lortuta hezitzaile baten eskuetan jartzen dituzte. Hauek izango dira une horretatik aurrera beraien bizitza kontrolatuko dutenak. Hilabetean behin bisita egingo dute beraien lanera, daukaten lana ona dela eta bizitzen diren lekuan arazo familiarrak ez daudela egiaztatzeko.
Behar izango den beste gauza bat lotura familiarra izango da, hau da, etxe eta arduradun bat izan beharko dute.
Arratsaldea eta asteburuak libre edukiko dituzte ordu finko bat arte, beti lan orduak kontuan hartuta. Zentrotik irten eta sartzen diren bakoitzean sinatu beharko dute. Hilabetean aste bat libre edukiko dute, nahiz eta zentrokoei abisatu beharko diete non bizi diren eta bizileku horretatik irten nahi izatekotan abisatu behar izango dute.
Zentroan bizitza kartzelakoa baino askoz desberdinagoa izango da. Bertan dagoen giroa askoz erlaxatuagoa izango da, funtzionarioak atseginagoak izango dira eta garrantzitsuena, ez du izango kaleko bizitzarekiko desberdintasun handirik. Zentroan liburutegira, gimnasiora, kafetegira etab. joateko aukerak izango dituzte, deiak egin ahal dituzte inolako kontrolik (nahiz eta mugikorrak debekatuta egon) eta beste sexukoekin hitz egin ahal izango dute …
Gradu honetan dagoen beste kontrol bat analitikoetakoa da. Analisi sorpresa egiten dira, eta positibo emanez gero estupefazienteetan 2.gradura bueltatzeko arriskua dago.

Comments (0)

Publicar un comentario